XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
KAPI.- Orra.
Zuk esan ezkero, ala izango da.
Amen.
TOBA.- (Tarteka tarteka Izar'eri begira igarriko da, ta misterioz).
Ez begiratu, baiña egalean dagon emakume a, zuri begira dabil tarterik tarte.
KAPI.- Arrain gaiztoen bat al da?
TOBA.- Itxuretan.
KAPI.- Orrela dala, niri ez.
Ba dakie nik apaixurik botaten ez dakidala.
TOBA.- Ikusi bear.
KAPI.- Ez dautsedela, beintzat.
TOBA.- Esaera bat izan lei.
Arraiña txartaka dabillenean be bai?.
KAPI.- Ori be?
TOBA.- Ezin lei ezer esan?
KAPI.- Ondo pentsatuta.
TOBA.- Berezkorik ez? Ba!.
KAPI.- Lagaten daustazuz bost minutu, bakarrik, etxera natorrenetan?.
TOBA.- Barriro zuri begira dago.
KAPI.- Beste bein minduten ba nazu, kiñu egingo dautsat.
TOBA.- Kiñu bakoitzeko nik jakingo neuke zer egin.
KAPI.- Ez nekien adardun andrea artu nebanik.
(
Oi! Izar da. Agurtzera nua.
TOBA.- Zein Izar? Ta agurtzera?.
KAPI.- Zegaitik ez?
TOBA.- Bera lez andrea naiz ni be.
KAPI.- Zegaitik diñozu?
TOBA.- Ainbeste ezaguera ba dozu, bera be etorri lei biok agurtuten.
KAPI.- ltxasotako kapitanak, galoiak eukiarren, ez gara silloietan gelditzen iñoren agurrak artzen.
TOBA.- Geldi oraingoz.
KAPI.- Zer dala ta?
TOBA.- Txori kuma bat jausi da.
KAPI.- Nun?
TOBA.- Ez begiratu.
Peli pilotoa sartu da sarean.
KAPI.- Nire pilotoa?
TOBA.- Alkarren barri jakingo dozue.
Bestela lotsatuko zan, egaletara obeto begiratu.
KAPI.- Barruzital eta txarreko zarie andrak... itz garratz eta gordiñago bat ez esateagaitik.
Ustelak! Sagar ustelak! Gaiñea itxuratsu ta miña ustel!.